Sukarra umeetan

Zer egin umeek sukarra dutenean? Umeei sukarra oso erraz igotzen zaie, beren ‘termostato naturala’ ez dagoelako oraindik erabat erregulatuta. Eta, sintoma bat besterik ez den arren, sukarra bereziki zaindu behar da umeetan, arriskuak baztertzeko. Ez jantzi arropa gehiegi. Akats hori askotan egiten dute guraso eta aiton-amonek. Ez erabili mantarik, eta kontuz berogailuarekin. Gela ondo aireztatu. Gelako leihoa egunean bizpahiru aldiz ireki, umea ez hozteko neurriak hartuta, noski. Edaten eman umeari. Erraz deshidratatzen dira. Hori saihesteko eman likidoak (ura edo etxean egindako fruta-zukuak), 10 minututik behin. Ur epeletan bainatu. Bere gorputzaren tenperatura baino 2-3 °C gutxiago dituen uretan, eta pixkanaka sartu bainu-ontzian. Antitermikoak erabili. 38 °C-tik gora erabili aspirina, parazetamola edo ibuprofenoa, umeari egokitutako dosietan. Freskatu umea. Bekokian, garondoan eta eskumuturretan ur hotzetan bustitako zapiak edo konpresak jarri, eta berotzen direnean berritu. Medikuari abisatu. Zerrenda honetan azkena idatzi badugu ere, egin beharreko gauzarik garrantzitsuena da. www.Zientzia.net-eko artikulua

Hiperaktibitateari buruzko power point-a

IKERKETA

Zenbat aldiz jartzen da gaixorik zuen umea urtean?
0-1 %9
2-3 %70
4< %21

viernes, 18 de enero de 2008

GOIZEGI JAIOTAKO HAURRAK

Burua handiagoa dute proportzioan. Azala fin-fina, distiratsua; zainak eta arteriak agerian uzten dituela. Eta, tamainaz ere, haur arruntak baino txikiagoak dira. Erditze goiztiarra izan dute, eta orain kanpoan egin beharko diote aurre beren bizitzako unerik zailenari: barruko organoak heltzeari. Zenbaitek, ordea, ez du lortzen erabat garatzerik, eta horrek arazo etikoak mahaigaineratzen ditu: merezi ote du haien bizitza luzaraztea?
Animalia guztien artean gizakia da erditze goiztiarra jasateko gai den espezie bakarra. Arkume bat dagokion baino astebete lehenago jaioko balitz, hil egingo litzateke; barne-organoek oraindik ez dute beren kabuz lanean hasteko modurik. Ez daude guztiz helduta. Aldiz, badirudi gizakiak neurriak hartu dituela balizko erditze goiztiar baterako, 40 asteak bete aurretik ere haurra gai baita umetokitik kanpo bizitzeko.
Birikak azkar heltzea da berezitasun horren gakoa. Gizaki baten birikak prest daude 34-35. astetik aurrera bere kabuz arnasten hasteko. Ordura arte haurrak arnasketa plazenta bidez egin badu ere, gai da birikak oxigenoz bete eta husteko. Izatez, jaio aurretik hainbat aste ematen ditu haurrak umetokian organoak trebatzen. Amaren bidez jasotzen duen odolak oxigenoa dakar, baina haurrak toraxa mugitzen du ahal duen neurrian, eta biriketan likidoa sartu eta atera aritzen da jolasean. Jaiotze-unerako prest egon behar du.
Gure espeziearen pribilegio horri esker, 34. asteaz geroztik jaiotzen diren haur goiztiarrek ez dute tratamendu handirik behar izaten. Nahikoa dute inkubagailua bero mantentzearekin eta amaren jana eta laztanak jasotzearekin. Benetako arazoak 34 aste baino lehenago jaiotakoekin sortzen dira. Izan ere, organoak erabat heldu gabe dituztela jarri behar izaten dute martxan.

ASPANOVAS

ASPANOVAS( Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkartea)
AISIALDIKO PROGRAMA

Aisialdiko programa integratzailea eta birsortzailea da, eta horri esker, alde batetik, haurraren eta familiaren eguneroko bizitzan gaixotasuna baino lehen hain arruntak ziren jolasari eta dibertsioari berriro heltzen zaie, eta, bestetik, antzeko egoera bat bizitzen ari diren beste familiekiko topaketak ahalbidetzen dira, elkar ulertzea eta, aldi berean, elkar laguntzea sustatuz. Horregatik, aisialdiko gure programa hau haurrari nahiz familiari zuzentzen zaie. .
HELBURU OROKORRA:
Gaixotasuna duten haurrei eta beren familiei gaixotasunaren prozesua une batez alde batera uzten laguntzea.
HELBURU ZEHATZAK:
Taldeko aisialdiaz gozatzea, jarduerak eta irteerak eginez.
Esperientzia propioak bizitzea eta gainerako haurrekin elkar trukatzea ahalbidetzea.
Haurrentzako egokiak diren lekuak bisitatuz gozatzea.
Antzeko egoerak bizi dituzten familien arteko harremana bultzatzea.
EKINTZAK:
IRTEERA FAMILIARRA SEVILLARA: ISLA MAGICA:
ASPANOVAS Bizkaia Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak SEVILLA hautatu du aurten egin beharreko txangoaren xede gisa. Ohikoa den bezala, minbizia duten haurren familiek amaierarik gabeko dibertsioz beteriko egunak igaroko dituzte. Baina, horrez gain, eta are garrantzitsuagoa dena, haurren gaixotasunak ezartzen duen errutina alde batera uzteko aukera izango dute familiek.
Gainera, arazo bera duten beste familiekin harremanetan jartzeko eta komunikazioa bultzatzeko aukera ezin hobea izango da, elkarri laguntza emanez.
HELBURU OROKORRA: Egun batzuez gaixotasunaren prozesutik ihes egiteko aukera ematea.
BERARIAZKO HELBURUAK
Taldean aisialdiaz gozatzea.
Haurrentzako leku egokiak bisitatu gozatzea.
Antzeko egoerak bizi dituzten familien arteko harremana sustatzea.
GARAPEN ALDIA: 2006ko apirilaren 19tik 23ra.
LEKUA: Isla Magica, Sevilla.
JARDUERAK:
Ezustekoz, ikuskizun ahaztezinez, txangoez, eta ASPANOVAS Bizkaia elkarteko familientzako dibertsio-aukera anitzez beteriko bidaia bat:
Bi egunetako sarrera WARNER Parkera.
Zientzia eta Teknologiaren Museora bisita eta IMAX zinera bisita.
ZOO-ra bisita.
Haur zein helduei hainbeste gustatzen zaizkien atrakzioak.
GIZA BALIABIDEAK:
Administraria.
Guraso boluntarioak.
Bidaia Agentziako profesionalak.
Jon Ander autobusak.
BALIABIDE MATERIALAK:
Bulegora bideratutako lokala.
Programak behar duen materiala.
PARTE HARTZAILE KAPURUA : Minbizia duten haurren familiak edo gertuko pertsonak .